2021-03-24 Juani Lizaso
Oso ariketa argigarria iruditzen zait tarteka pentsatzea zer gertatuko ote litzatekeen zerbitzarian edo ordenagailuan gordetzen dugun informazioa galduko bagenu. Etengabe errepikatzen dugu antolakundeetan informazioa funtsezko aktiboa dela, ezinbestekoa. Eta hau galduz gero kolokan jar daiteke antolakundearen biziraupen bera ere.
2020-12-09 Juani Lizaso
Askotan galdetu diguzue zeintzuk diren Udal batek IKTetan aintzat hartu behar dituen gai garrantzitsuenak. Zaila da galdera horri erantzun bakar eta azkar bat ematea. Baina artikulu honetan gako nagusiak laburbitzen saiatuko naiz.
Bistakoa da zaila eta arriskutsua dela IKTetaz plano teoriko batean hitz egitea, kasu zehatz batean oinarritu gabe. Izan ere udalaren tamaina, baliabideak, kultura digitala, azpiegituraren egoera eta abar luze batek asko balindatzen baitute gaia enfokatzeko modua.
2020-11-18 Juani Lizaso
Aurreko batean telelana egiteko urruneko atzipen sistema batzuk aipatu genituen. Oraingoan berriz, niri, dokumentuak lainoan kudeatu eta partekatzeko aukerak azaltzea tokatu zait.
Dokumentuak lainoan kudeatzeko soluzioez hitz egitean, denoi, ziurrenik, bi datozkigu burura: Google Drive eta Dropbox. Gutako gehienontzako lainoarekin izan genuen lehen harremana bi hauetako batekin izan baitzen. Hauekin ikasi genuen zer zen lainoa eta zein aukera eskaintzen zituen, edozein lekutik norberaren dokumentuetara sarbidea izateak bide berri asko ireki zizkigun.
2020-10-30 Mikel Corcuera
Telelana... Duela gutxi arte telelana film batzuetan agertzen zen bitxikeri baten moduan ikusten genuen, pijaman eta etxeko zapatillekin pribilegiatu gutxi batzuk soilik lortzen zuten lan oso “cool” mota bat zen, gure egunerokotasunetik oso urruti zegoena.
Baina 4 hilabeteko konfinamendua eta datozen hilabeteetako aurreikuspen ezegonkorraren ondoren ia etxe guztietan sartu den jarduera dela esan genezake. Izugarria da tresna teknologikoen erabileran zenbat ikasi dugun guztiok, hain denbora tarte laburrean.
2020-10-21 Juani Lizaso
Ez dut gauza originalik esaten 2020. urte hau berezia izaten ari dela badiot. Baina denontzat ezagunak diren arrazoiengatik harago, IZTko kideontzat urte berezia da aurtengoa. 15 urte bete dira gure ibilbidea hasi genuenetik. Horrelako kooperatiba bat eraiki duen edonork badaki zenbat lan egin behar den proiektua bideragarria dela frogatzen duzun arte.