GURE BLOGA
2025/10/27 - IZT
Euskara eta mundu digitala: diskriminazioa eta aukera berriak
Euskara mundu digitalean ere diskriminatua da, Googleren algoritmoek hizkuntza gutxituak baztertzen dituztelako. Hala ere, euskararen presentzia oraindik oso txikia da webguneetan eta erabiltzaileen artean. Gainera, terminologia teknikoaren ulergarritasuna erronka handia da, hizkuntza hurbila eta erabilerraza izatea gakoa bait da.
2025/10/17 - IZT
Abiadura faktorea, azkar eta orain nahi dugu ... guztia!
Gaur egun, azkartasuna estandar bihurtu da eta edozein atzerapen akats gisa bizi dugu. Lehen moteltasuna normaltzat hartzen bazen ere, gaur egun pazientzia digitala ia galdu dugu. Teknologiaren hobekuntzek gure bizimodua erraztu duten arren, tolerantzia falta sortu dute. Hausnartu behar dugu: benetako arazoa teknologia da, ala guk itxaroteko gaitasuna galdu izana?
2025/09/30 - IZT
Agur Windows 10?
Windows 10en euskarria amaituko da 2025eko urriaren 14an, eta horrek segurtasun arrisku larriak ekar ditzake eguneraketarik gabe jarraitzen duten ordenagailuentzat. Microsoft-ek erabiltzaileei Windows 11era aldatzea proposatzen die, baina sistema berri honek eskakizun handiagoak ditu eta makina asko ez dira bateragarriak.
Aukerak: Windows 10ekin jarraitzea (ordainduta), ordenagailu berria erostea edo GNU/Linux bezalako sistema libre batera igarotzea. Edozein aukera egiten duzula ere, IZT zure ondoan izango da laguntzeko.
2025/09/08 - IZT
Adimen artifiziala: bilatzaile bat baino askoz gehiago
Pertsona askok bilatzaile adimentsu bat dela pentsatzen du, baina errealitatea askoz konplexuagoa da. Informazioa bilatzeaz gain, testuak laburbiltzen, posta edo dokumentuak idazten, hizkuntzak itzultzen, eta baita gauza konplexuak modu erraz batean azaltzen ere lagun zaitzake. Laburbilduz, laguntzaile digital bat izan daiteke zure bizitza kudeatzeko.
Abantaila handiak ditu, baina kontuan izan behar da ez dela beti perfektua. IAren erabileraren arriskuak ere kontutan hartu behar ditugu.
2025/08/26 - IZT
Booking iruzur berria: letra japoniar batekin egiten duten tranpa
Udako oporretan gero eta ohikoagoa da Booking bidez erreserbak egitea, baina iruzurgileak aukera hori baliatzen ari dira engainuak egiteko. Web helbide faltsuak sortzen dituzte, ia bereiztezina den letra japoniar baten bidez. Esteka horietan klik eginez gero, zure datuak eta gailua arriskuan jar daitezke. Artikulu honetan, iruzur honek nola funtzionatzen duen eta nola babestu azaltzen dugu.
2025/07/22 - IZT
Zibererasoen arriskua oporretan: nola babestu zure burua
Oporretan zibererasoen arriskuak handitu egiten dira, bidaietan wifi sare ezezagunak erabiltzeagatik edo alerta jaitsieragatik. Iruzurgileek teknika ezberdinak baliatzen dituzte gure datuak lapurtzeko, wifi sare faltsuen bidez edo mezu/dei sinesgarri baina faltsuak bidaliz. Erasoei aurre egiteko gomendio nagusiak: gailuak eguneratuta izatea, sare irekiak saihestea eta lotura susmagarrietan ez klik egitea. Gainera, pribatutasuna babesteko aplikazioak eta pasahitzak kudeatzeko tresnak erabiltzea oso gomendagarria da. Babestu zure burua, baita oporretan ere.



