EMAN IZENA
EMAN IZENA
Aurrez izena ematea behar duten ekimenen kudeaketarako web aplikazioa
FUNTZIONALITATE NAGUSIAK
- ✔ Izen-emate puntualak nahiz irakunkorrak kudeatzeko tresna.
- ✔ Izen-emate mugagabeak edo mugatuak sortzeko aukera.
- ✔ Izen-emate bakoitzerako epeak, zerbitzuak, ordutegiak, aforoak eta bestelako informazioa zehazteko aukera.
- ✔ Erabiltzaileentzako izen-emate azkar eta erraza. Herritarrek behin bakarrik sartu beharko dituzte datuak; ondoren, NA zenbakia erabiliz sartuko dira.
- ✔ Kudeaketa-panela: izen-emate zerrendak, zozketak, konfirmazio email automatikoak, kanpainak…
- ✔ Diseinuan txantiloi desberdinak erabiltzeko aukera dago diseinua pertsonalizatzeko.
Ikastaroak, hitzaldiak, udalekuak…
edozein ekimen modu errazean eta ordenatuan antolatu eta kudeatu ahal izango duzu. EMAN IZENA aurrez izena ematea eskatzen duten ekimenak kudeatzeko aukera eta funtzionalitate praktikoak eskaintzen dituen web aplikazioa da. Aplikazio honek erabiltzaile guztien izen-emateak kudeatzen ditu, eta horien artean zozketak egitea ahalbidetzen du, aldez aurretik zehaztutako baldintzetan.
Erabiltzaile eta kudeatzaileentzat intuitiboa eta erraza da.
DATU PERTSONALEN BABESA
- ✔ Legediaren betetzea: Aplikazioak Datu Pertsonalen Babeserako legeak betetzeko baliabideak eskaintzen ditu. Halaber adin txikikoen zein beraien tutoreen datuak modu egokian kudeatzeko aukera eskaintzen du.
- ✔ Arreta berezia jartzen dugu informazioaren babesean eta kudeaketa egokian.

